Egunkarien etorkizuna, erortzean berriro jaikiz

Ipad-erako sortutako lehen egunkariak porrot egin duela irakurri dugu Berria-n. Lankideen artean solasalditxo bat izan dugu horren inguruan, eta kezka batzuk azaldu eta ondorio batzuk atera ditugu.

1. Berri honek berresten du etorkizunerako aterabideen bila gabiltzan honetan, oraindik ez dugula aurkitu aterabide ideala, eta egiten diren hainbat esperientzien porrotak indarra eman diezaiokeela aldaketen aurrean uzkur edo beldurti egon daitezkeenen jarrera kontserbadoreari.

2. Negozio eredua, gai konplexua da, eta dena ez da euskarri kontu bat: eskaintzen den edukiak sekulako garrantzia dauka. Informazio asko edo gehiena doan eskuratu badezakegu, ordaintzea kostatuko zaigu.

3. Berria-ko artikuluan ongi azaltzen den arrazoi hau funtsezkoa da:

Juan Varela komunikazio adituak adierazi du The Daily-k ez zuela inoiz kalitatezko edukirik eskaini: «iPadak lurralde, publiko eta espazio propio bat sortuko zuela pentsatzea ilusio bat da. Euskarri bat da, baina informazioak fundamentuak eta esentzia behar ditu. Publikoak balio gehiagoko proposamen bat behar du dirua gastatzeko».

Hots, edozein izanik ere edukia, kalitatea eta informazio landua eskaini behar da, gutxieneko salmentak lortu ahal izateko.

4. Batek porrot egiteak ez du erran nahi beste batzuk ez direnik asmatzen ari. Dena den, esperientzien eta porroten aurrean, ez da besoak gurutzaturik egon behar; alderantziz, bide berrien bila, behin eta berriz erotzeko edo bidez nahasteko arriskua dago. Baina arrisku horiek hartzen ez dituztenak, bide bazterrean geldituko dira behin betiko.

Advertisements

3 thoughts on “Egunkarien etorkizuna, erortzean berriro jaikiz

  1. Duela hilabete batzuk irakurritako artikulu zirikatzaile batekin akordatu naiz (2009an soitu-n argitaratu zen). Titularrak horrela dio: Por qué los periodistas merecen ganar poco

    Ikuspegi ekonomikotik aztertzen du kazetarion eta komunikabideen lana. Kritikoa eta zorrotza: hedabide gehienek iturri berberak erabiltzen dituzte, albistea berberak eskaini, molde berdintsuetan. Hau da, produktu berbera eskaintzen dugu. Nork erosiko dizu alerik albokoak doan eskaintzen badu? kazetarion lanak, gaur egun, ez du balio erantsirik.

    Kazetaritzak bere oinarrira bueltatu eta produktu berezituak eskaini beharko ditu, aurrera egingo badu iturriak propioak landu, informazio baliotsua bereizten jakin, edukia modu erakargarrian eskaini… Esklusiboa den neurrian izango du produktuak balio erantsia; eta orduan, agian, arrakasta izango du merkatuan.

    Hemen irakur dezakezue. Merezi du:

    http://www.soitu.es/soitu/2009/06/18/actualidad

  2. Pingback-a: Egunkarien etorkizuna, erortzean berriro jaikiz | TOKIKOM jardunaldiak | Scoop.it

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s