Zer kantatzen dugun ez dakigunean

Oihartzun zabala izan zuen, atzo, Jon Eskisabelen Berriako artikuluak. Astelehenean entzun nuenean PPkoek eta UPyD-koek Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantatuko zutea, nik ere halako zerbait sentitu nuen, eta Jonek ongi adierazi zuen egoera horrek askori eragin zigun mina. Gero, Xabier Isasik erantzun zion, hain zuzen Jonen beste kritika bat baitzen Bildukoak ere joko horretan sartu zirela.

Bi gogoeta ardatz daude hor: ea Bilduko legebiltzarkideek Egunkaria itxi zuen alderdikoekin batera kantatu behar zuten itxiera horren aurkako kantua; euskara gutxiesten dutenek euskaraz kantatzeari buruzkoa.

Imanol Ubedak Xabier Isasiri erantzun dionarekin bat egiten dut:

Horiei bost axola kantuak zer dioen, edota kantuaren harira gure artean piztuko diren ika-mikak. Euskaraz kantuan aterako dira Gabonetan, listo! Horrekin kunplitu dute urte osorako.

PPkoek eta UPyD-ekoek “Zaindu maite duzun hori” kantatu dute, Baionako eta Miarritzeko errugbi zaleek “Xalbadorren heriotzean” mozkor-kantu baten gisan orroaz kantatzen duten bezala, edota Lapurdiko edozein kantu talde edo abesbatzek “Zazpiak oihal batetik” kantatzen duten bezala, nahiz eta euskaraz hitzik ez jakin eta Euskal Herriaren ikuspegi frantsesa eduki.

Maiz deseroso sentitzen naiz holako egoeretan. Zer pentsa? Alde batetik, baikorki har daiteke, erranez gutxienez euskaraz kantatzen dutela eta Euskal Herrian, baita Lapurdiko gune erdaldunenetan ere, taldean kantatzea euskaraz kantatzearekin lotzen dutela. Bestetik, beldur naiz hori ez ote den euskararekin konplitzeko aitzakia, Imanol Ubedak dion bezala. Hain zuzen, anitzentzat nahikoa da, euskaldun izateko, mutxikoak dantzatzea eta noiz behinka “Hegoak ebaki banizkio laralaralaralaralara” kantatzea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s