Estres linguistikoa: lekukotasun bat

Autoa piztu dudanean, estres linguistikoaz ari ziren Euskadi Irratian, Badubada erakusketak zabaldu duen bideoari erreferentzia eginez. Bideo hori egun batzuk lehenago ikusia nuen, eta nik ere halako egoerak bizi ditudala ohartu nintzen. Autoa piztu aitzineko minutuetan ere bai.

Fotokopiak egiten dituzten toki batera joan behar nuen dosier batzuk koadernatzeko, Irunera. Banekien Herriko Etxeko plaza ondoan bazela bat, baina oroitzapenen arabera, hango langilea erdalduna zen. Parkinetik atera eta beste bat nuen parez pare, “Fotokop”. Euria jauts ahala ari zuen, eta berehala joan naiz hara buruz. Euskalduna ote da? Beste gisan ere moldatuko nintzateke, baina… Eta, “baina” horrek zenbateko garrantzia duen!

Atean, “ordutegia” jartzen zuen. Seinale ona. Atea ireki, eta langile bat bizkarrez. Lehen segundo erdian pentsatu dut, “hau euskalduna da”. Harrigarria da, gorago aipatu dudan bideoak erakusten duen bezala, euskaldunek nolako eskaner automatikoa daukagun, gure solaskidea izanen denaren hizkuntza gaitasuna asmatzen ahalegintzeko! Ez dugu beti asmatzen, baina eskanerra beti jartzen dugu martxan.

Nahi ala ez, elkarrizketa euskaraz denean, beste lasaitasun batekin, beste konfiantza batekin daukagu harremana. Gaur, gainera, hainbat gauza nituen egiteko: USB batetik dokumentu batzuk inprimatu behar nituen, batzuk ale bakarrean bi aldeetatik, beste batzuk lau aletan, alde bakarretik, beste batzuk paper lodian; kolorezko orri soil batzuk behar nituen eta abar. Eta holako kasuetan, lasaitasun hori are gehiago eskertzen da.

Lehen segundo erdia aipatu dut. Bigarren segundo erdian, burua itzuli duelarik, ikusi dut ongi ezagutzen nuela. Bai, bai, euskalduna da; garai batez, Baionako Gau Eskolan ibilitakoa, eta Biltxoko-ko sukaldari bikaina. Maiz bazkaltzen genuen han, merke eta ongi ematen baitzuten jatera, eta etxekoz etxeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s