Estatistikak eta lurraldetasuna

Hego Euskal Herrian, eta uste dut are gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan, estatistikak maiz ateratzen dira, gisa orotakoak. Eta datu horiek albiste iturri bihurtzen dira gure hedabideetan. Aski adierazgarria egin zaizkit errepide istripuetako hildakoei buruz atera diren zenbakien azalpenak. Hona zertaz ohartu den Urtzi Urrutikoetxea:

@urtziurruti: #EspainiaalaEH Deia: víctimas de tráfico descienden http://t.co/9nVjjW2S Berria: 104 hil dira, 2011n baino 16 gehiago. http://t.co/eB0QXtPD

Auto istripuetako hildakoei buruzko hainbat albiste atera ziren joan den astean, batzuek EAEko datuak eman zituzten bakarrik, beste batzuek Nafarroakoak ere gehitu zituzten. Argi da emaitza guztiz desberdina zela, EAEko kopuruak kontuan hartuta hildako kopuruak doi bat behera egin duelako. Berria-k eman zenbakiak kontuan hartuta, aldiz, 2011n baino hamasei gehiago hil ziren iaz.

Lurraldetasun ikuspegiaren araberako ariketa egiten dute hedabideek, eta kontzientzia nazionala dutenak ahalegintzen dira Euskal Herri osoko datuak ematera. Kasu, ordea. Berria-ren izenburuak ez du zehazten datuak nongoak diren: ondorioz, pentsa dezakegu Euskal Herri osokoak direla. Baina ez. Hego Euskal Herrikoak baizik ez dira. Hori, izenburuan bertan zehaztu beharko zen; argi dena da, beti daudela zailtasunak Ipar Euskal Herriko datuak lortzeko, Ipar Euskal Herriak berezko ezagupenik ez duenez, ez daukalako estatistikak egiten dituen zentrorik (baina erakunde berezi batek ere ez luke bermatuko hainbeste estatistika ateratzea, estatistika asko edo gutxi egitea, erakunde bakoitzaren politikaren araberakoa delako). Ondorioz, hedabide nazionaletako kazetarientzat beti izaten da buru-haustea Euskal Herri osoko emaitzak lortzea: lan handia eskatzen du, eta maiz, emaitzarik ezin da lortu, ez dagoelako halako daturik Iparraldean. Errepide istripuenak aterabide errazagoa izan dezake, dena den. Azpimarratzekoa eta txalotzekoa da, Berria egunkariak betidanik egin izan duen indarra Euskal Herri osoko datuak lortzeko. Bestalde, eskertu behar da ere Gaindegia-k egiten duen lan baliosa.

Istripuei buruzko artikuluaren azpitituluan zehazten da zenbat diren “Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan” hildakoak eta zenbat diren Nafarroan hildakoak. Eta horrekin beste kezka bat sortzen zait, joan den astean ere antzeko banaketa bat ikusi nuelako egunkari bereko beste erreportaje bateko grafikoetan. EAE izendapena ez erabiltzeko hautuak ez luke baimendu behar zenbaki bat “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa” multzo bakarrean sartzea eta beste zenbaki bat “Nafarroa”-n, azken finean, onartu nahi ez den lurralde banaketa onartzea baitakar horrek. Edo datuak herrialdez herrialde ematen dira, edo Euskal Herriko datuak ematen dira.

Arazoa da, gehienetan, Iparraldeko datuak falta direla. Nola egokitu egoera horretara? Batzuetan, estimazio batzuk egin daitezke (kontuan hartuta Euskal Herriko biztanleen %10 Ipar Euskal Herrian bizi dela). Beste batzuetan, aztertu beharko litzateke ea zenbakiak zenbateraino diren garrantzitsuak edo adierazgarriak izenburuetan ezartzeko edo azpimarratzeko. Eta azken aukera gisa, “Hego Euskal Herrian” jarri.

Advertisements

3 thoughts on “Estatistikak eta lurraldetasuna

  1. Pingback-a: Twitter, eztabaidak eta blogak « berriaro

  2. Pingback-a: Naziotik estatura. Zein fasetan gaude? | blogberri

  3. Pingback-a: Naziotik estatura. Zein fasetan gaude? | zuzeu.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s