Elkarrizketa “gaiztoak” eta Jaime Otamendiren betoa

PSE-EEk Jaime Otamendi EiTBko zuzendari izateko jarri zuen betoaren harira, kezka orokorrago batez idatzi nahi nuke. Ez dakit zein diren negoziazioaren hari guztiak, baina lehen planora agertu den arrazoia edo aitzakia izan da PSE-EEk Otamendiri oraino ez diola barkatu Patxi Lopezi egin zion elkarrizketa. Gogora datorkit duela urte bat, Frantziako presidentea hautatu baino aste gutxi lehenago, France Inter irratiak elkarrizketa egin ziola François Fillon Frantziako orduko Lehen Ministroari. Eta elkarrizketa gogorraren oroitzapena dut: galdera gaiztoak, eta erantzuten ez bazuen, berriz ere galdera bera, beste gisa batez formulaturik. Iruditzen zait, gainera, normalena hori dela. Kazetariak galderak egiteko daude, galdera gaiztoak ere bai, agintariei barne (edo agintariei bereziki). Ez zait demokrazia eredu sanoa iruditzen agintariari elkarrizketa “gogor” edo “gaiztoa” egin dion kazetariari betoa jartzea (ez eta ere betoa onartzea), horren atzean dagoen mezua delako: kontuz, ez ausartu boterea duenari elkarrizketa zirikatzaileak edo gogorrak egitera, bestela…

Zorigaitzez, elkarrizketak egiterakoan kostatzen zaigu “gaiztoak” izatea, eta hala egiten badugu, ez ditugu beti kritika onak jasotzen. Eta tendentzia politiko guztietan aurkitu ditut elkarrizketa “gaiztoak” onartzeko zailtasunak dituztenak. Irakurle zenbaiten kexak jaso izan ditut, elkarrizketa zenbaitetako galderengatik edo galdera batean tematzeagatik. Lankide ohi batzuei ere leporatu izan dizkiete zenbait galdera. Edo gertatu izan da politikari edo gizarte eragile batzuek elkarrizketa bat onartzeko baldintza gisa jartzea kazetaria berek aukeratzea (edo kazetari bati betoa jartzea).

Kazetarien lana ez da prentsan atera nahi dutenei erakusleiho ederra eskaintzea eta horien zerbitzuko egotea: ez agerraldien berri ematerakoan, ez elkarrizketak egiterakoan. Eta hori onartzen ez dutenek, kazetarien funtzioa bera urratzen dute eta demokraziari ez diote mesede handirik egiten.

Advertisements

2 thoughts on “Elkarrizketa “gaiztoak” eta Jaime Otamendiren betoa

  1. Bi kontu: elkarrizketatzaile zorrotzak beharrezko izanen dira, bainan beti izatea, ez batzuekin baizik. Oroit Sarasuatarren “Canis Fidelis” hura: “txorien lumak dituzte baina zeinen ederki dakiten batzuri isatsa mugitzen eta besteri zaunka egitean”. Gaur Gatzagaetxebarriari xaboia eta xaboia eman dio esatari horrek. Ortuzarren magalean emandako urteen pisua izanen da. Baina nagusiki jeltzalea den ETBko erredakzioan ere ez omen da jaun horretaz oroitzapen ederrik.

  2. Elkarrizketa batean ez da on xaboia eta xaboia ematea. Eta nahiz eta elkarrizketatuaren ideiekin bat egin, zirikatzailea eta galdera gaiztoak egitea komeni da, erantzunak are interesgarriagoak atera daitezkeelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s