Arratia inguruko hiztegia

31 eskutik

Eneko Bidegain

Duela zenbait egun Arratian izan nintzen, Begitu Arratiako aldizkariko kide batekin elkarrizketa bat egiten, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko lankide batzuk euskarazko tokiko aldizkariak ikertzen ari baikara, Tokikom-ekin batera. Beste tokiko aldizkari batzuen gisan, aldizkari honek ere baditu urtero diru-laguntza ematen dioten irakurleak, kasu honetan Begitu-lagunak. Begitu-lagunek Zertu kultur elkartearen argitalpenak jasotzen dituzte eta zozketetan parte har dezakete. Eta horietako bat izan zen Arratia inguruko hiztegia. Asko eskertu nahi dut “Iñigo Begitu” (Iñigo Iruarrizaga), hiztegi horren ale bat eman didalako. Altxor bat da, eta eredugarria. Ez da berri-berria, 2011koa baita, baina ez nuen horren berririk.

Lan ikaragarria da, 11 urte iragan dituzte horretan lanean, Arratian irakasle diren Angel Larreak eta Juan Rekaldek, Zeanurikoa lehena, Zornotzakoa bigarrena. Ahozko elkarrizketa andana egin dute, idatzizko dokumentu pila bat aztertu dute. Emaitza sekulakoa da: Arratia eskualdeko 26.000 sarrera, hitz bakoitzaren definizioa (euskaraz), esaldi batzuk adibide modura, esaerak, hainbat…

View original post 205 more words

Urte bat, eta itxaropena galdurik

(enbata.info-n argitaratua)

Duela ia urte bat irabazi zituen Frantziako hauteskundeak François Hollandek. Eta Euskal Herrian berean, PSko kideez aparte ere, bazen bozkariatu zen jendea. Pentsatzen dut garaipen hura ospatu zuten aberzaleek bereziki Sarkozyren porrota zutela ospatu; baina, nahi hala ez, itxaropen zerbait piztu zuen Hollanderen garaipenak. Beste batzuek 1981ekoa zuten gogoan: orduan sekulako poza izan zuten abertzaleek, euskal departamendua hitz eman zuen François Mitterrand-ek irabazi zuelako. Irriak laster sartu zitzaizkien, Frantziako presidente berriak hitza jan zuelako. Baina orduan, Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengoa proiektu haren kontra agertu zen, eta hori izan zen arrazoia edo aizakia departamendurik ez emateko.

Orain beste testuinguru batean gaude: lurralde elkargo baten aldeko adostasuna zinez zabala da, borroka armatuaren aroa bururatua da, Frantziak dezentralizazio erreferma handi bat egin beharra du 2014rako… Ez ditu arrazoiak falta, behingoagatik, Ipar Euskal Herriari ezagupena onartzeko. Eta hara non Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak bazterrak inarrosi zituen, eskaera horri ezezko gogor bat emanez, gauzak ETArekin nahasiz eta abar. Dena ez da trenkatua, baina Vallsek doinua emana du: ez da fandangoa izanen.

Valls katalana da sortzez, eta hogei urterekin lortu zuen frantziar nazionalitatea, 1982an. Katalana izanagatik, ez da nehoiz agertu Kataluniaren alde Espainiaren parean. 1985ean, 23 urte baizik ez zituela, Frantziako Giza Eskubideen Liga erakundea utzi zuen, erakunde horrek gaitzetsi zuenean ETAko errefuxiatu batzuk Espainiara estraditatzea. Frantziako Barne Ministroa ez da edozein frantses jakobino, Espainiarekin lotura zuzena dauka, eta beraz Euskal Herriaz daukan ikuspegia ere berezia da. Eta postu aski garrantzitsua dauka Frantziako Gobernuan, euskaldunen edozein itxaropen zapuztu ahal izateko.

Ez omen zuen deus ikustekorik Aurore Martinen atxiloketarekin. Nahi duenak sinets beza. Baina lurralde elkargoari buruzko adierazpenetatik egun gutxira nola atxilotu zuten ikusiz, dudak ukaitea zilegi da. Hendaiako ikastolaren inguruan sortu zen zalapartatik ere ez bide zen biziki urrun ibili. Martxoan jakin dugu hizkuntza gutxituen euroagiria ez duela berretsiko Frantziak. Alta, hori hitz emana zuen Hollandek.

Urte bat baizik ez da iragan, eta Hollanderen gobernuak dezepzioak baizik ez dizkigu eman. Harritu behar dugu? Beharbada ez, baina gogora ekar dezagun, berriz ere, testuingurua aldatu dela, eta bake prozesuaren aitzinamenduaren arabera batetik, eta Iparraldeko mugimendu politiko eta sozialaren garapenarekin bestetik, mementoko ezezkoak ez direla behin betikoak izanen, agian.

Beti itsusi?

31 eskutik

Eneko Bidegain

Badu jadanik zenbait urte ez naizela Baionan ari lanean, eta Baionara joaten naizen aldietan, nire berri galdetzen dutenek horrela galdetu ohi didate:

– Beti Arrasaten?

Eta nik erantzunen nieke: «ez, ez naiz sekula egoten Arrasaten; Aretxabaletan egoten naiz, eta ez beti, batzuetan Eskoriatzara joaten naiz. Eta dena den, ez naiz beti han egoten, arratsetan eta asteburuetan ez naiz lantokian egoten».

Bistan da: badakit ez didatela galdetzen ea beti edo denbora guztian Arrasaten egoten naizen, baizik eta ea han jarraitzen dudan lanean. Hori adierazteko «beti» hitza erabiltzea egokia ote da? Iparraldean gaizki erabiltzen dugula entzun izan dut, frantsesezko «toujours»-en kalko gisa erabiltzen dugula. Zer erabili beharko genuke, beraz? «Oraino» edo «oraindik»? Horrek ere ez nau, alta, osoki konbentzitzen. «Oraino/oraindik Arrasaten?». Lerroen artetik erran nahi luke pentsatzen dela egoera hori behin behinekoa dela, eta luzatzen ari dela. Beste testuinguru batean: «Oraino hor? Ez zara aspertu?». Beste aukera bat izan…

View original post 222 more words