Arratia inguruko hiztegia

31 eskutik

Eneko Bidegain

Duela zenbait egun Arratian izan nintzen, Begitu Arratiako aldizkariko kide batekin elkarrizketa bat egiten, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko lankide batzuk euskarazko tokiko aldizkariak ikertzen ari baikara, Tokikom-ekin batera. Beste tokiko aldizkari batzuen gisan, aldizkari honek ere baditu urtero diru-laguntza ematen dioten irakurleak, kasu honetan Begitu-lagunak. Begitu-lagunek Zertu kultur elkartearen argitalpenak jasotzen dituzte eta zozketetan parte har dezakete. Eta horietako bat izan zen Arratia inguruko hiztegia. Asko eskertu nahi dut “Iñigo Begitu” (Iñigo Iruarrizaga), hiztegi horren ale bat eman didalako. Altxor bat da, eta eredugarria. Ez da berri-berria, 2011koa baita, baina ez nuen horren berririk.

Lan ikaragarria da, 11 urte iragan dituzte horretan lanean, Arratian irakasle diren Angel Larreak eta Juan Rekaldek, Zeanurikoa lehena, Zornotzakoa bigarrena. Ahozko elkarrizketa andana egin dute, idatzizko dokumentu pila bat aztertu dute. Emaitza sekulakoa da: Arratia eskualdeko 26.000 sarrera, hitz bakoitzaren definizioa (euskaraz), esaldi batzuk adibide modura, esaerak, hainbat…

View original post 205 more words

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s