Anitz gara

(Berria-n argitaratua)

Datu argigarriak eman zituen Kike Amonarrizek herenegun arratsean Tribuaren Berbak saioan. Munduko 7.000 hizkuntzen artean, euskara ez dago batere postura txarrean, ia milioi bat hiztunekin. Badakigu, bistan da, frantsesaren, gazteleraren eta ingelesaren erdian itota bizi dela euskara, baina produktiboa dea beti zinkurinaka aritzea?

“Anitz gara, bil gaitezen” zioen Iparraldeko alderdi politiko abertzale baten leloak duela urte andana bat. Zenbait urte geroago, beste talde batek “gutxi gara, bil gaitezen” aldarrikatu zuen. Zein mezuk ematen du biltzeko gogo gehiago? Zeinek ematen digu aitzina egiteko indarra?

Baiona-Angelu-Miarritzen, euskaldunak ez dira %10era heltzen, eta negarrez ari gara beti. Gure buruari sinetsaraziz ezdeus batzuk garela, nago ez ote dugun gure burua oraino gehiago baztertzen. %10 horiek, orotara, 10.000 bat lagun dira. Batzuei gutxi iruditzen bazaie ere, ahanzten dugu 10.000 euskaldun badirela eremu horretan eta gauza franko egin daitekeela haiekin edota haientzat.

Euskarak indarguneak ere baditu Iparraldean: lege babes faltak dinamika handira bultzatu ditu euskaltzaleak eta haiek osatzen duten elkarte mundua. Batzuek erran lezaketen gisan, sortzaile izatera “kondenatu” gaitu egoera horrek. Zergatik “kondenatu” bezalako hitz ezkorrak erabili? Sakrifizio bat dea? Euskararen alde lan egiteko gogorik pizten ote die gainerakoei?

Urteetako lan boluntario horri esker dago bizirik euskara gaur egun, Iparraldean. Baina aitortu behar da kinka anitzez txarragoan izanen zela, Hego Euskal Herrian euskarak duen indarraren eraginik gabe. Indar hori hauspo bat da euskararentzat, Iparraldean. Ez bakarrik erakundeetatik edota Hegoaldeko euskaltzaleen sakelatik datozen diru-laguntzei esker. Euskararen indar sozialak berak ematen digu energia, euskaraz bizitzeko, euskararen alde lan egiteko.

Advertisements

2 thoughts on “Anitz gara

  1. Bat guztiz zurekin eta beste elementu bat sartuko nuke gogoetan: adostasunaren indarra. Adostasuna oso tresna indartsua da eraikitzeko eta gu EH eraikitzen gabiltza.
    Horrela izanik, buelta batzuk eman beharko genizkioke adostasunaren bidean zeintzuk diren gure artean, EH xede dugunon artean, nagusitu behar ditugun jarrerak. Besarkada bat,aio.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s