Noiz jai?

(Berria-n argitaratua)

Astelehenean ez da lan eguna Ipar Euskal Herrian, Frantziak bere besta nazionaletariko bat ospatuko duelako. Azaroaren 11n beteko dira 95 urte, milioika lagunen —tartean milaka euskaldunen— heriotza eragin zuen Lehen Mundu Gerra bukatu zenetik. Gerra hura urrats erabakigarria izan zen Iparraldeko euskaldunak frantses sentiarazteko bidean. Horregatik, Euskal Herrian ospatzen diren eta anitzek ospatu nahi ez lituzketen egunetarik bat da asteleheneko hori.

Ahobatekotasunik ez duen beste bat da urriaren 25ekoa. Beste egun bat finkatuko dute laster.

Hasteko, ez dago egunik Nafarroan eta Iparraldean jai eta EAEn lan egiten dutenik. Abenduaren 3a aipatu da, baina Ipar Euskal Herrian ez da jai eguna, beraz, ez da egia Euskal Herri osoan besta eguna litzatekeela. Ez dakit euskararentzat on ala kaltegarri den alde batean besta egun ofiziala izatea, beste batean lan eguna izatea, eta hirugarren eremu batean beste arrazoi bategatik izatea besta eguna. Beste kontu bat da Euskararen Eguna nola ospatu: oporrak hartuta (eta batzuek Espainiako Konstituzio egunarekin batuz), zer ospatzen den ahantziz, ala lanean eta eskolan, euskarari buruzko ekimen bereziak antolatuz.

Hainbat besta daude, jai egun ala ez, Elizak bere egin dituenak ala ez, mendeetan zehar ospatzen direnak. Adibidez, Eguberriz, egunak luzatzen hastea ospatzen dugun gisan, San Joan bezperan egun luzeenaz gozatu nahi izaten dugu. Gure hauspo diren Lurraren zikloen irizpideari jarraikiz, zergatik ez jai egin ekainaren 24ean, urriaren 25aren ordez?

Egutegi nazional ofizial bat lortu bitartean, egokiagoa da Euskal Herri osoan adostea guretzat ez dauzkagun jai egunen ordezkoak eta gure nortasunean oinarritzen direnak. Baita ere forma berean ospatzea: denetan ofizial, edo denetan alternatibo.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s