9,8 litro

(Berria-n argitaratua)

Iragarkien helburua da produktu baten bertuteak azpimarratzea. Afixa batean ikusi nuen saldu nahi zen produktu baten ezaugarria zela 100 kilometroko 9,8 litro erretzen zituela. «Hainbeste?», pentsatu nuen ene baitan, lehenik. Gero, ohartu nintzen, gisa bereko beste autoek erregai gehiago kontsumitzen dutela, hain segur; bestela, ez bide zuten ezaugarri hori azpimarratuko. Hain zuzen, auto handi bat ageri zen argazkian.

Baina auto handi eta indartsuak zertarako? Itxuragatik? Bat-batean tiroa bezala azeleratzeak sortzen duen sentsazioagatik? Errepideko jaun eta jabe direla sentitzeko eta besteei hori sinetsarazteko? Bistan denez, horrek gidatzeko modu bat ere dakar, maiz, berekin: ziztu bizian abiatu, biribilguneetan besteari bidea moztu, bat-batean arrasta zapaldu, aitzineko autoa ia ipurditik jo, auto horri argi keinuak egin bizkorrago joan dadin (nahiz eta ez haizu izan) edo bazter dadin…

Frantsesez «conduite sportive» erraten zaio horrela gidatzeari. Euskaraz, «kirol gidatze» izan daiteke itzulpen zehatzena, baina ez dut nehoiz entzun halako izendapenik. Behin bati entzun nion horri ez zitzaiola «kirol» izaera aitortu behar, adjektibo horrekin gidatze eredu hori baikortzen eta bultzatzen zelako, eta beste gisan gidatzen zutenak tetele bezala uzten zirelako, gisa batez. Funtsean, gidatze mota horri «gidatze arriskutsu» kalifikazioa eman behar zaiola zioen irratian mintzo zen hark.

Gidatzeko modu arriskutsua, bortitza, kutsakorra, besteak errespetatzen ez dituena… Gure errepideetako abiadura mugak kontuan hartuz, indar gutxiagokoekin ere ibil gaitezke berdin-berdin, merkeago eta guztiz eroso. Iruditzen zait, hala ere, jendea lehen baino lasaiago dabilela errepideetan; baina oraino anitz dabiltza autoan jainko balira bezala, gatazka txikien eragile, eguneroko elkarbizitzan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s