Bai Euskarari

(Berria-n argitaratua)

Zein aspaldi eta, aldi berean, zein berriki. Zenbat gauza gertatu den geroztik, eta zein gutxi hobetu den euskararen egoera, artean. Ez dugu sekula ahantziko zer une gozo eta hunkigarria bizi izan genuen duela hamabost urte Agileran eta beste lau futbol zelaietan. Orduan hogei urte ziren Bai Euskarari ekimena iragan zenetik; gutariko anitzentzat historiaurrea zen. Orain, atzo bezala oroitzen gara 1998ko ekitaldiaz eta urte hartako giro baikorraz.

Bai Euskarari kanpainaren ardatzetariko bat zen erakunde eta enpresa bakoitzak bere erantzukizunak hartzea euskara erabiltzeko bere eguneroko bizitzan. Aitzinamenduak egin bide dira, baina oraino bada bide luzea egiteko. Euskara goraipatzen, bai, badakite denek.

Euskaraz goraipatu zuten Amets Arzallus, astelehenean, Hendaiako Herriko Etxeko zinegotzi batek eta auzapezak. Ohoreak behar ditu euskarak, baina ohoreak ez du sabela betetzen. Arzallusek lañoki erantzun zien hautetsien ahotan «ofizialtasuna» hitza entzutea ongi zela baina berriki Herriko Etxera joan zenean, eta euskaraz hasi zenean, gazteleraz erantzun ziotela.

Hauteskunde bezperan, Hendaiako eztabaida gai nagusia atera zuen auzapezak: ikastola. Eta ohartarazi ikastolak salbatuko duela euskara. Bai, egia. Ikastolarik gabe ez da salbatuko; baina ikastola ez da aski. Ipar Euskal Herriko hautetsiek —eta baita mugimendu abertzaleko sektore zabal batzuek ere— euskararen gaia ondoko belaunaldiaren esku uzten dute, delegatzen dute. Baina berek euskarari ez diote garrantzi izpirik ematen eguneroko bizitzan, ez bada frantsesetik euskararako itzulpenetara mugatzeko, ohartu gabe zer giro frantsesean bizitzera behartzen dituzten euskarazko irakaskuntzara bideratutako gazte horiek.

Badugu Bai Euskarari edota Euskaraz Bizi kanpaina batzuen behar gorria, oraindik ere.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s