Europa, urdin ilunez

(Berria-n argitaratua)

Suitzan ez dute nahi etorkinik. Kezkaz hartu dute berri hori Europako bertze lekuetatik, baina herrialde horietan ere badute kezkatzeko arrazoirik aski, eskuin muturra bazter guztietan ari delako indartzen azken urteetan. Europako hauteskundeen emaitzak beldurgarriak izan daitezke, are gehiago, ez dakigulako eskuin muturraren gorakada hori noiz geldituko den eta zer ondorio izan dezakeen. Garai ilunak dakarzkigu gogora; baina denek ez bide diote historiari axola handiz begiratzen.

Antisemitismoa, xenofobia edota homofobia indarrez ari dira agertzen azkenaldian. Baina akatsa litzateke alderdi ultraeskuindarren hauteskunde emaitzetan bakarrik jartzea arreta, indartze hori esplikatzeko. Europako eskuin muturraren mapa egiten dutenean, kazetariek beti salbuespen bezala aipatzen dute Espainiako kasua, falangistek ez dutelakoan %1eko emaitza gainditzen. Euskal Herrian ongi dakigu, ordea, eskuin muturra PP-ren baitan babesten dela eta nahiko indar daukala alderdi horri bere gustuko politika eginarazteko.

Frantzian, Le Pen-ekin aski ez eta, orain Jean-François Copék zuzentzen duen UMP alderdia ari da muturrerantz lerratzen, demagogia osoz. Azkenaldian izan diren manifestazio jendetsuekin, eskuin ultra-tradizionalistak hortzak erakutsi ditu, gizarte aurrerakoi bateko neurrien kontra, eta UMP hor kokatzen ari da, FN-rekin eskuz esku.

Aspaldi du eskuina eta ezkerra ez direla gehiago desberdintzen ikuspegi ekonomikoaren arabera. Orain, eskuinak eraso nahi die abortu eskubideari, homosexualen ezkontzari, eskolako berdintasun ereduei eta abar. Ezkerrarengandik bereizteko bidea hori bihurtu da. Baina ezkerra ahul ageri da Espainiako oposizioan, Frantziako boterean eta gainerako lekuetan, haize urdin ilun horri buru egiteko. Krisiaren aitzakiarekin suntsitu diren langile eskubideen defentsa egiteko gai ez den bezala.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s