Gaur, gaurkoa

(Berria-n argitaratua)

Giza eskubideak, bakea eta konponbidea aldarrikatzea zen xedea Bilboko manifestazioan. Zinezko fronte nazionalistak ez zuen parte hartu nahi izan, urteetan giza eskubideak urratzea gaitzetsi ez dutenekin elkartzea ez delakoan onargarri. Iraganekoaren irakurketa kritikoa eta autokritikoa sua guztiz itzali eta labe goria hoztuko denean baizik ezin izango da egin, lasaitasunez eta distantziarekin. Orain, geroari eta orainaldiari begiratzeko tenorea da. Eta gaur egun, 2014an, Euskal Herrian giza eskubideak murrizten eta urratzen dituena Espainiako boterea da.

Burgosko istilu bortitzen ondotik, PPko udalak obrak etetea eta elkarrizketa bat hastea proposatu du. Obren aurkariek diote ez dela nahikoa. Euskal Herrian aurkakoa gertatzen da, ETAk edo presoek egiten dituzten urratsak ez dira sekula nahikoak PPrentzat. Desarmeari hainbesteko garrantzia ematen diotenak ohartzen ote dira ETAk borroka armatua behin betiko uztearen erabakia bera gutxiesten dutela? Hori zen urgentea, oinarrizkoena, aspaldian behar genuena. Desarmea borroka armatua uztearen ondorio logikoa litzateke.

Espainiako Gobernuak ez du mugitzeko xederik. Espainiak badaki, alta, ETA ez dela berriz hasiko atentatuak egiten eta, beraz, arma horiek ez dituela erabiliko. Hala ere, presio egiteko erabiltzen du desarmearen gaia, eta bere politika ez aldatzeko aitzakia gisa, Euskal Herrian egiten dituenek ez dutelako alarmarik pizten nazioartean. Baina, aldi berean, horrela insistituz, ETAri ematen dio aukera duela bi urtekoa bezain gertakari historikoa sortzeko; orduan Gaddafiren hilketak bigarren planoan utzi zuen albistea Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo, baina desarmearekin beste aukera bat dauka nazioarteko agendara igarotzeko. Eta Espainiaren irudi histuaren garaian, halako erabaki bat Euskal Herriaren mesedetan baizik ez daiteke izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s