Gure ‘Country’-az mintzo

(Berria-n argitaratua)

Hizkuntzak ikastera joatean egin ohi diren ariketetako bat da bakoitza bere herriaz mintzatzea. Adibidez, zein hiri bisita daiteke «in your country?». Nire harridurarako, zenbait euskaldunen ahotik entzun izan dut beren «country»-ko turismo guneak Sevilla, Toledo edota Salamanca direla; eta logika berean, nire «country»-a aipatzean, Parisez mintzatzea espero dutela.

Maiz entzuten da «Estatuan» hitza, (Hego) Euskal Herriko zerbait «Estatuko» lehena edo handiena edo laugarrena dela adierazteko. Zein estatuz ari dira, bada? Halaber, «Estatuan eta nazioartean» edo «Frantzian eta mundu zabalean» erraten dutenean, adierazi nahi al digute Espainia edota Frantzia ez direla nazioartea?

Asteburu eta astelehen oro, ederki ikasten dugu Espainiako eta Frantziako geografia, futbolari eta errugbiari esker. Gazte batek aiseago ikasiko du nongo taldea den Levante, Zuberoako hiriburuaren izena baino. XIX. mendeko haurrek Frantziaren lurraldetasuna ikasi zuten, ipuin baten bidez. Gaur egun, kirolak betetzen du funtzio hori; eta kirol lehiaketa «nazionalek» lotzen gaituzte estatu menperatzaileekin, kirolzaleen onespenarekin.

Mugimendu abertzalea Parisera eta Madrilera begira egon da eta dago. Ipar Euskal Herrian ez da serioski planteatzen aldarrikapen eta arazoen aterabideak Hego Euskal Herriarekin batera bilatzea. Are gehiago, etxebizitza arloko langileak haserre daude, Hego Euskal Herriko langileen «lehia desleiala» dela eta.

Karriketan erdara nagusi, haur eta gazte euskaldunak ere erdaraz tira ahala, liburu dendetan euskarazkoak zoko batean… Erreferentziak ere Espainiatik edo Frantziatik datozkigu, eta horiei jarraitzen diegu. Hori guztia sintomatikoa da: gure muineraino kolonizatuak garela ohartzen ez garen bitartean, eta joera hori ez badugu aldatzen, gure «Country»-a pankartetakoa baizik ez da izanen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s