Hitzak eta hitza

(Berria-n argitaratua)

Herriko bozak dira Ipar Euskal Herrian, hilabete eta erdiren buruan; bada zenbait denbora hasi dela propaganda heltzen etxeetara. Euskara ez da ardatz nagusia, baina saihestezina bihurtu da. Hitzetan bederen, euskararen alde daude denak edo gehienak. Proposatzen dituzten ekintzetan, ñabardura handiagoak badira, eta lerroen artetik irakurri behar da ulertzeko batzuk ikastola diru publikoarekin ordaintzearen aurka daudela.

Hitzak euskararen aldekoak dira. Franko aspalditik, gainera. Hauteskunde kanpaina franko iragan da, euskararen alde mintzatzea politikoki zuzena bihurtu zenetik. Hitzak, euskararen alde; baina hitza, frantsesez. Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeen hizkuntza politika neurtu du Kontseiluak, eta aitzinamenduak ikusi baditu ere, aski argi utzi du aitzinamendu horiek ñimiñoak direla, eta udalen hizkuntza politika urrundik ere ez dela heltzen Kontseiluak finkatu helburuetara.

Euskara zerbitzuak herri gehiagotan sortzea edo ia denek euskara teknikaria hartzea izan dira 2010etik honako aitzinamendu nagusiak. Ez daiteke, ordea, teknikari baten esku utz hain erdaldundua den eremuan euskararen diskriminazioa arintzea. Teknikari horien lana eta ekarpena ukatu gabe, euskararen beharrak anitzez handiagoak dira.

Babes juridikorik eta ofizialtasunik gabe, nekez lortuko da zinezko aldaketa. Eta hizkuntza gutxituen Euroituna berresteko asmoz, Frantziak hartu duen bideak ez du itxaropen handirik sortzen. Frantziak izenpetu dituen artikuluak ez dira aski euskarak bizirik iraun ahal izateko; kanpoari begira eskuak garbitzeko balio dio Frantziari, eta kito.

Herriko Etxeek beren baitarik har ditzakete eta hartu behar dituzte neurri juridikoak, Kontseiluak dioen bezala, baina ez dituzte eskura dituzten aukerak baliatzen. Zinezko borondatea duten ala ez neurtzeko tenorea da: ea prest diren urrats kualitatibo handiak egiteko!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s