Zein nagusitu da Euskal Herrian? EAJ ala Bildu?

Hauteskunde emaitzak aipatzean, Euskal Herriaren desegituraketaren isla dira komunikabideak. Harriduraz eta penaz hartzen dut zenbait komunikabidek EAEko emaitzak ematea lehenik, eta horiek azpimarratzea. EAEko emaitzak Euskal Herri osokoak (edo, gutxienez, Hego Euskal Herrikoak) baino garrantzitsuagoak al dira? Kasu honetan, ez dago justifikaziorik EAErekin hasteko, Hego Euskal Herriko bozemaile guztiek zerrenda berak zeuzkatelako.

EAEn EAJk irabazi ditu hauteskundeak.

Hego Euskal Herrian, EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak.

Eta Euskal Herri osoa aintzat hartuta? Atzo, Andoni Ortuzarrek baieztatu zuen zazpi herrialdeak kontuan hartuta, EAJ zela Euskal Herriko lehen indarra. Batzuek sare sozialetan kritika egin zioten, ez zituelakoan Nafarroakoak kontuan hartu eta ea zein zen haren Euskal Herriaren ikuspegia. Alta, Ortuzarrek egia zioela erran genezakeen, Iparraldean ere aurkeztu baitzen EAJ. Atzoko kontaketen arabera, 7.000 bozetik gora bildu zituen EAJk Iparraldean, eta beraz, EH Bilduk baino gehiago. Bistan dena, komeni da zehaztea EH Bildu ez zela aurkeztu Ipar Euskal Herrian.

Gaur, Berriari esker egin ahal izan dut emaitza guztien batuketa, Berriak herrialdez herrialdeko emaitzak jarri baititu. Eta EAJk, Iparraldean ez ditu 7.172 boz bildu, baizik eta 5.259. Hain zuzen, hauteskunde barruti zabalago batean aurkeztu zen, eta beraz beste ia 2.000 boz Euskal Herritik kanpo jaso zituen.

Horra hemen emaitza herrialdez herrialde:

  EAJ EH Bildu
Lapurdi 3944  
Nafarroa Behera 784  
Zuberoa 431  
Araba 18235 20759
Bizkaia 131915 82563
Gipuzkoa 58001 73765
Nafarroa 5402 42996
  218712 220083

Ondorioz, Euskal Herri osoa kontuan hartuta, EH Bilduk EAJk baino 1.371 boz gehiago lortu du.

Zuzenketa
Arratsaldean zehar zalaparta franko izan da datuen inguruan. Argia-k bere aldetik kontaketa zehatza egin du, eta Ipar Euskal Herriko emaitzak desberdinak dira Argian, Berrian eta Naiz-en. Berria-k zuzendu ditu bere datuak, arratsaldeko edizioan. Desberdintasunak badira baita Hego Euskal Herriko emaitzei dagokienez ere.
EAJk Lapurdin 5.367 lortu ditu, Berria eta Naiz-en arabera.
Nafarroa Beherean, 1.359 boz lortu ditu.
Zuberoan 446 boz lortu ditu.
Orotara, EAJk, Ipar Euskal Herrian, 7.172 boz lortu ditu. Beraz, EAJ da boz kopuru gehien lortu duen indarra Euskal Herrian, kontuan hartuta EH Bildu Hegoaldean baizik ez dela agertu.
Arratsaldeko zalaparta horrek erakusten du zein garrantzitsua den datuak zehaztasunez ematea; goizean datuak oker zeuden gure komunikabideetan.

Advertisements

11 thoughts on “Zein nagusitu da Euskal Herrian? EAJ ala Bildu?

  1. Eneko, eskerrik asko zure azterketagatik. Horrela da, datozen urteetako helburua beharko luke izan arlo guztietan EH mailako gogoetak egiten hastea . Zurea eta Berriarena aintzindariak. Ea gai garen ariketa hori orokortzeko.

  2. Baina zein dira Lapurdiko emaitzak? Berriak eman dituenak, Garak eman dituenak, Argiak eman dituenak… Denetan desberdinak dira EAJren emaitzak

  3. Akatsa ez ote dago BERRIAn Iparraldeko probintzietako guztizkoetan? Izan ere, Iparraldeko herrietako alderaketa proba batzuk eginda, BERRIAk eta GARAk emaitza berdina azaltzen dute herriz herri. GARAkoak pdf-tik Excelera esportatu eta Iparraldeko probintzietako guztizko batuketak ondo daudela dirudi. BERRIArekin ezin izan dut egin, herri bakoitzarena banan bana kopiatu behar delako.
    Aipagarria iruditzen zait BERRIAk albistea goizetik daukan arren, NAIZek ez duela aldatu, eta beraientzat albiste garrantzitsua litzateke. Mereziko luke akatsa non dagoen aurkitzea.

  4. Bueno, ez ditut bazterrak gehiago nahasi nahi, baina: nik badut jakinmina, jakiteko ea Bilduk edo EAJk irabazi duen Euskal Herrian, baina uste dut egiaz ez duela zentzurik emaitza hauek orokorki har hartzeak. Bi hauteskunde barruti dira, parte-hartzaileak desberdinak dira, koalizioak eta estrategiak ere desberdinak…
    Bestalde, eta hauteskundeak jada pasatu direnez, nik buruan nuena botako dut: Iparraldeko egoera batere ezagutu gabe, eta Iparraldeko EH Bilduren ikuspuntua errespetatuta, zaila egiten zait abstentzioaren bidea ulertzea. Ulertzen dut bakarka aurkeztea, koalizioan, beste bati babesa ematea, boto askatasuna ematea… Baina ez dut ulertzen zein den abstentzioaren onura. Gainera, Hegoaldean ilegalizazioa, hots, “nahitaezko abstentzioa” zer den ezagutu dugu, eta…

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s